“Mundu mailako helburu energetikoak eta ingurunearenak atzemanezinak izango dira gizartearen heziketa eta sentsibilizazioa handitzen ez badira tokiko mailan”

Energia eta baliabide naturalak nola sortzen diren eta nola kontsumitzen ditugun hobeto ulertzen badugu, gure kontsumo ohiturak era positibo batean eraldatzeko eta gure ingurune-konpromezua  erabat sendotzeko ahalmena izango dugu edozein alorrean: industria, merkataritza, lehen sektorea, zerbitzuak, etab.

Hezitzaile tekniko bezala energiari buruzko (teknologia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa) zein ingurumenari buruzko (berrikuntza, jasangarritasuna, eko-diseinua, egiaztapenak) ikastaroak antolatu eta bideratu ditzaket.

Dibulgatzaile bezala, nire eskarmentua jardunaldi tekniko zein dibulgaziozko, tailer, solasaldi edo eztabaidako mahai-inguruen antolaketara bideratua dago.

Saioetan, eztabaidetan edo mahai-inguruetan parte har dezaket hizlari moduan eta era berean jardunaldiak antola ditzaket: bai gaiak bai ikuspegia, hizlari ezberdinekin kontaktua eta aurkezpen-lantzea eginez.